2015/03/16

KUTXA ESPAZIO ETA TXURI URDINERA BISITA

Aurreko ostiralean, martxoak 13, goizean eskolatik autobusa hartu genuen Donostiara joateko. 10:00-etan elkartu ginen Kutxa Espazioko sarreran Albizturko eskolakoekin, taldeak egin genituen eta barrura sartu ginen. Bertan batzuk bisita gidatua egiten zuten bitartean, besteak tailerretan esperimentuak egiten aritu ziren.

Denok berriro eguerdiko 12:00-etan kanpoan elkartu ginen hamaiketakoa jateko. Berehala Albizturkoak joan egin ziren eta gu txuri urdin aldera jaitsi ginen bazkaltzera. 13:30-etan izotz pistan sartu ginen eta 15:00-k arte bertan egon ginen eta ederki pasa genuen. Jolasak eta Disko festa izan genituen, batzuk ipurdiko galantak hartu bagenituen ere bikain ibili ginen.









 
3. ZIKLOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario