2015/03/06

ZUHAITZ LANDAKETA

Martxoaren 5ean Ollagonera  joan  ginen  arbolak   landatzera. Bidean paisaje  polit- polita ikusiz joan ginen. Haur hezkuntzakoak kotxez iritsi ziren bertara.Deskantsu txiki bat hartu ondoren, talde bakoitzak  zuhaitz bana landatu zuen.  Lanak  egindakoan Leirek eta  Karmenek   prestatutako txistor   bokadiloa   jan genuen.Jolasten   pixka batean ibilita gero, tipi-tapa  eskolara  etorri  ginen.
Oso ondo pasa genuen, bidaia ederra izan zen, eta gainera eguraldi eguzkitsua izan genuen.


                                                                              1. zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario