2016/12/16

ALTZOKO AZOKA



2016eko abenduak 11an Altzoko lehenengo azoka egon zen, eta 25 postu inguru jarri zituzten, bertan produktu asko saldu ziren, jende mordoa etorri zelako. Hala nola, ogia, bizkotxoa, loreak, eskolan ikasleak egindako produktuak, eztiak, barazkiak eta… Goserik ez pasatzeko pintxoak eta talogileak zeuden. Goiza, herriko trikitilari eta panderojolek alaitu zuten. Eguraldiak ere lagundu zuen. Eskolako ikasleak ere, gure postua izan genuen, bertan tailerretan egindako produktuak jarri genituen salgai. Besteak beste guk egindakoak hauek ziren: erroskilak, bonboiak, belarrekin egindako ukenduak, olioak, mermelada, menbriloa, konpota, eta Ane irakasleak egindako eraztunak. Eskolan egindako hainbat produktuekin, saski bat osatu genuen eta, leihaketa bat jarri genuen martxan, pisura gehien hubiltzen zenak eramango zuen, saria. Ordubatean saskia pisatu genuen, eta 3,720 Kg pisatzen zuen. Gehien hubildu zena Karmen Jimenez izan zen, 3,700 Kilogramorekin. Guztira lortutako irabazia 458 €-takoa izan zen eta hauetatik 350 € ACNUR-era bideratuko ditugu eta gainontzekoa lehengaiak ordaintzeko utziko dugu. Haiekin kontaktuan jarri ginen eta emergentzi berri bat izan dutela jakinarazi ziguten, hurrengo enlazean duzue horren berri. http://www.acnur.org/que-hace/respuesta-a-emergencias/emergencia-en-irak/emergencia-en-mosul/





No hay comentarios:

Publicar un comentario