2016/12/07

IGANDEKO AZOKARAKO BONBOIAK ETA ERROSKILAK PRESTATZEN

Gaur  goiza berezia izan dugu, igandean herrian antolatuko den azokarako bonboiak eta erroskilak egin ditugu. Hauek egiteko laguntza ezin hobea izan dugu Iñaki Muruarena hain zuzen ere. Iñaki okina da eta gaur bere jai eguna gurekin pasatzea onartu du eta benetan eskertzen diogu erakutsi digun guztia. Bonboi ezberdinak egin ditugu: krokantiarekin, laranjarekin, arrozarekin. Bonboiak egin ondoren HH eta 1zikloko ikasleak egindako erroskilak frejitzen lagundu digu Iñakik. Oso ongi pasa dugu eta izugarri ikasi dugu.
Igandean gonbidatuta zaudete guztiok azokara joatera eta tailerretan egindako produktuak erosteko aukera ezin hobea izango duzue!!! Ateratako dirua ACNUR erakundera bideratuko dugu.
Eskerrik asko Iñaki eta azokan parte hartuko duzuen guztioi.
BONBOIAK ETA ERROSKILAK EGITEN on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario