2016/12/05

LIZARTZAN EUSKARAREN EGUNA OSPATUZ

2016ko abenduaren 2an  Lizartzara joan ginen euskararen eguna ospatzera eta eskolarteko proiektua egiten dugun eskolan artean topaketa egitea ( Albiztur, Lizartza eta Altzo .Bertan ongi etorria emateko bertso bat kantatu ziguten, ondoren 8 taldetan banatu ginen, talde bakoitzak letra bat zeukan "euskaraz" hitza osatuz.
4 talde frontoian  geratu ziren e-u-s-k eta beste lau taldeak, hau da,  a-r-A-z , eskolara joan ginen..Frontoian jolas hauek egin genituen: giza froga, soka tira, toka, oskol apustua. eta eskolan berriz: bi hizki jolas eta barazkiak (barazkietan bi talde batera egon ginen). Joko hauen aldaketa orduan hamaiketakoa eman ziguten eta ondoren jarraitu genuen beste jolasetan parte hartzen. HHko ikasleak berriz psikomotrizitate gelan txikienak eta besteak zimitorioan hainbat jolas egiten egon ziren.
Jolasak bukatu ondoren eguerdiko 12:00tan prestatutako ormaiduria zintzilikatu genuen eta bertso bat kantatuz amaitutzat  eman genuen topaketa.
Ederki pasa genuen  goiza eta aukera ezin hobea izan genuen elkarrekin egoteko eta lagun berriak egiteko.
3. Zikloko ikasleak






2 comentarios: