2018/05/14

ZUMAIRA IRTERA

2018ko maiatzak 8an, Zumaira joan ginen eskolako 1.mailatik 6.maila arteko ikasleak. Iritsitakoan 3 monitorek interpretazio zentrora eraman gintuzten. Bi taldeetan egon ginen, alde batetik  1.mailatik 4. mailara eta  bestetik 5. eta 6. mailako ikasleak.
Gu, lehenengo taldean geunden, eta aurrena bideo bat ikusi genuen, Lurraren sorreri  buruz, eta Lurrean dinosauroek izan zuten garrantziaren inguruan.  Ondoren fosil batzuk ikusi genituen eta kanpora atera ginen Idoia monitorarekin “flysch”a ikustera. Gero plaza batera joan ginen joku bat egitera,  ondoren berriro interpetrazio zentrora itzuli ginen, fosilak egitera.

5 eta 6. mailakoak  berriz bideoa ikusi ondoren, mineralen tailerrak egin zituzten gero, “flysch”aren inguruan  ibilaldi  bat burutu zuten, hori bukatutakoan denak elkarrekin bazkaltzeko txanda izan genuen eta ondoren autobusa hartu eta eskolara itzuli ginen.



Egileak: Ibai, Jenni, Nora, eta Unax

No hay comentarios:

Publicar un comentario