2018/05/18

Maiatzaren 17an, osteguna Lizartzara joan ginen eskola osoa. Bertan Albiztur eta Lizartzako ikasleen arteko topaketak izan genituen.
Bi taldetan banatu ginen, alde batetetik,  HH ko ikasleak eta bestetik, LHkoak.
Talde bakoitzarentzat jolas ezberdinak  zituzten antolatuta eta hauetan oso pozik ibili ginen.
HHkoak jolas hauetan ibili ziren:  izarren bila, uztaien jolasa, oskola apustua,  gurpilak arrastaka eta dantza koreografia.
LHkoak ordea beste hauek egin zituzten: maizterra, papoa, 4 ertzak, arrautzak errutea eta koltxo plantxa.
Jolasak amaitutakoan, haimaiketako goxo bat eskaini ziguten eskolako atarian eta bertako parkean elkarrekin jolastu ginen. Ondoren autobusa hartu eta Altzora itzuli ginen.

https://photos.app.goo.gl/keu6tUn6mGaoVqMr5

No hay comentarios:

Publicar un comentario