2018/05/28

ORENDAINEKO TOPAKETA

2018ko maiatzaren 24an,  urtero antolatzen den bezala, Orendainera joan ginen, 5. eta 6. mailako ikasleak DBHn elkartuko garen lagunak ezagutzera.  Bertan taldeetan banaturik jolasak egin genituen: artzikirola , brileta, baloi eseria, armiarma, harria-papera-guraizea eta stop. Jolas bakoitzean 10 minutu inguru egoten ginen eta denbora amaitu ondoren hurrengo jolasera pasatzen ginen errotazioa bukatu arte.
Jolasak egin ondoren bazkaldu egin genuen, han ezagututako lagunekin. Amaitutakoan pixka bat jolastu eta oinez etxera bueltatu ginen.

EDERKI PASA GENUEN ETA
LAGUN ASKO EGIN GENITUEN!!!

3. zikloko ikasleak











No hay comentarios:

Publicar un comentario