2011/01/11

Ipuina proiektua

2010/12/21

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Gaur Santo Tomas eguna da eta gure eskolan ospatu behar dugu irakasle, guraso eta ikasleekin, hamaiketakoa bezala txistorra jan behar dugu. Arratsaldean Olentzero dator gure eskolara opariak banatzera.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUEGU BIHOTZ BIHOTZEZ GUZTIOI!!

Urtarrilean berriro hemen izango gara.



PELLO AÑORGA ETORRI DA GURE ESKOLARA

Abenduaren 17an Pello Añorga idazlea etorri zen guri ipuinak kontatzera.Bisita honekin ipuin proiektua ederki amaitzeko aukera izan genuen. Txikienei bi ipuin kontatu zizkien "Monstroen etorrera" eta "Amaren bila zebilen tximua". Ondoren bere oiloa atera zuen dantza egitera, ume guztiei asko gustatu zitzaien.Gero, beldurra zutenak gelatik joan ziren hurrengo ipuina beldurrezkoa baitzen, baina hala ere ausarti asko geratu ginen. Guri kontatu zigun ipuina "kantatzen duen zakua" izan zen. Oso gustura entzun genuen.

Ea hurrengo urtean ere etortzen den!

PIANOJOLEA ESKOLAN

Abenduak 17an arratsaldeko 15:00etan pianojolea etorri zen bere piano eta guzti.Eskolako ikasle guztiok joan ginen bere emanaldira.Hiru joku egin genituen , pianoaren laguntzaz Chopin musikari poloniar ospetsuaren musikarekin ondo pasatzeko.Bi taldetan banatu gintuen..Oso ondo pasa genuen jolas hauek egiten, bai ikasleok baita irakasleek ere eta barre asko egin genuen.
Benetan emanaldi ederra Xabier Lizaso pianojoleak eskeinitakoa.

2010/12/13

ABENDUAK 21EKO EGITARAUA

Gabonak laister datoztenez Abenduak 21erako egitaraua prest dugu. Hiruilabete honetan eskola guztia ipuinen munduan murgildu gara eta egindako guztia zuei denoi azaltzeko emanaldi bat edukiko dugu goizean.Ikasgela bakoitzak zerbait eskainiko du,guk bertso batzuk prestatu ditugu kantatzeko ,geletan egindako lanen erakusketa bat ere egongo da.Goiza ongi amaitzeko espero dugu gurasoek aurten ere txistorra prestatzea hamaiketako goxoa egin ahal izateko.

Arratsaldean berriz ,Olentzero etorriko da eta eskolako ikasle guztientzat opariak ekarriko ditu!!!
Hauek dira 5. eta 6. mailako ikasleak Bixenteren laguntzarekin asmatutako bertsoak:
Doinua:Itsasoari begira (Benito Lertxundi)

Irailetik abendura arte

ipuinak ziren aztergai

Txanogorritxo, Txanomoretxo,

Patxi errementari ere bai,

Behizain zientzialaria eta

Erlojua eginez bidai...

Boxeolari zen umea eta

Denboraren makina ai...

Azkenerako guztiok gara

ipuin bat asmatzeko gai.


Ipuinak sortu, tailerrak egin,

Pello Añorga etorri

pasiluetan eta sarreran

Basajaun ta Txanogorri

Bazen behin eta herri urrun baten

ipuin askoren jatorri...

Dakizkigunak zaharrak eta

asmatutakoak berri...

Orain beste bat dakargu eta

belarriak erne jarri.


Donostiar bat Oiartzuar bat

gitarra baten gerizan

Txoriak txori, Izarren hautsa

ozen abestuz zebiltzan

Altzoko handia bera ere jarri

zuten azkenean dantzan...

Hala bazan ta hala ez bazan

sar dadila kalabazan

pozik hartuko ditugu irteten

badira Altzoko plazan.


Xabier Lete, Mikel Laboa

beren doinu beren hitzez

oroimenean agertzen dira

guk hitzak abestu hutsez.

Gure mundua eta haiena

lotuz ipuinaren bidez,

Altzo gainean haizea lagun

beti presente daudenez

begi bistatik joan zaizkigu

baina gure ondotik ez.


Irakasleak ta gurasoak

igo ipuinen gurdira

irrifar batez ta ahots goxoz

hitzak hitzari segida

irakurketak ta kontaldiak

ipuin zaharren harira…

zuei ikasi ta eramanez

biharko belaunaldira

eskerrik asko denoi bihotzez

ikasbidea hori da.








EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan.
Lehenik, bertso batzuk kantatu genituen 5.eta 6. mailakoak.

Ondoren, 1. 2. 3. eta 4. mailakoak euskararen egunerako bildu genituen(guraso,irakasle eta ikasleak) aldarrikapenak irakurri zituzten pergamino handi batetik. Hauexek dira aipatutakoak:
  • Euskara delako euskaldun egiten gaituena

  • Oso hizkuntza polita delako

  • Euskararen erabilera indartzeko

  • Gure hizkuntza delako

  • Jendea euskaraz hitz egitera animatzeko

  • Munduko hizkuntzarik zaharrenetakoa delako

  • Etsai gehiegi dituelako eta gure hizkuntza defendatu behar dugulako

  • Gure hizkuntza jakitea garrantzitsua delako

  • Euskaldunak garelako

  • Ez dagoelako egoera normalizatu batean

  • Jendea ez delako saiatzen euskara ikasten

  • Euskara galtzea ez dugulako nahi

  • Euskal herrian euskara jakin gabe bizi direnak konturatzeko

  • Betidanik gure hizkuntza izan delako

  • Gure hizkuntzaren eskubideak aldarrikatzeko

  • Bere herriko hizkuntza ezagutzen ez duen lehendakaria lotsarazteko

  • Munduan oso gutxik hitz egiten dutelako

  • Euskal Herri osoan euskara hutsez hitz egin eta ulertu ahal izateko

  • Txiki txikitatik gure hizkuntza maitatzen erakutsi eta ikasi dugulako

  • Euskara bihotzean baina erdara mingainean erabiltzen dugulako

  • Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako baizik eta dakitenek erabiltzen ez dutelako


MUNGIARA BIDAIA



Abenduak 1ean Izenaduba basora (Mungiara) joan ginen eskolako ikasle guztiok. 9:30-ak aldera atera ginen Altzotik autobusean, baina irakasle batzuk lekurik ez zegoelako kotxean joan behar izan ziren. Mungiara 11:00 aldera iritsi ginen eta han Izenaduba basoan sartu ginen. Hango gela batean "kolacaoa" eman ziguten eta oso ona zegoen. 11:20 aldera txikienak abiatu ziren ibilaldi magikoa egitera.Hamar minutu itxaron ondoren,gu zaharrenok, abiatu ginen ibilaldi magikora. Lehenik pertsonai mitologiko batzuk ikusi genituen(Lamiak, Tartalo, Basajaun, Galtzagorri,Mari telletako...) gero orain dela 500 urteko Olentzeroren etxea ikusi genuen kanpotik eta barrutik. Barruan gauza asko ikusi eta adierazi zizkiguten: garai batean baserrian nola bizi ziren, Olentzerok umeen postalak nola hartzen zituen,bideo batzuk...
Bukatzeko, Izenadubako simuladorean ibili ginen. Handik atera eta bazkaltzera joan ginen lokal batera oso eguraldi txarra zegoelako, han lasai bazkaldu eta etxera etorri ginen arratsaldeko 17:15 inguruan.
EDERKI PASA GENUEN NAHIZ ETA EGURALDI OSO TXARRA EGIN!!!

AITAK IPUINAK KONTATZEN






Abenduak 3an ostirala, eskolara haur batzuen aitak etorri ziren ipuinak kontatzera, eta hauexek izan ziren:
-David Azurzak 1. eta 2. mailako gelan kontatu zituen:"Untxitxo zuria"," Bi konkordunak"eta
" Euria firin faran"
-Mikelek 3.eta 4. mailako gelan:"Jentilen historia" eta "Basozain".
- Jexuxek 5. eta 6. mailako gelan: Kondaira bat eta bere lagun bati gertatutako pasadizoa kontatu zigun(biak Brasilgoak)

OSO ONGI KONTATU ZITUZTEN ETA DENOK OSO GUSTURA EGON GINEN ENTZUTEN!

2010/11/29

TXONTXONGILOAK

Gaur,azaroak 29 astelehena, Titirijaia festa ospatzeko Tolasoko Kultur etxean antzerki polit bat ikusi dugu "Bat-Batean... Txontxongilo pila" izenburuarekin:
Aitona eta bere biloba aspertuta zeudenez antzerki bat hasi ziren egiten beraiek egindako txontxongiloekin: txorimaloa, lehoia, latazko gizona, Ozeko magoa, mendebaldeko sorgina, gazteluko soldadua. Oso istorio polita izan da, Ozeko Magoaren bertsioa . Gainera ideia asko eman dizkigu guk ere etxean edozer gauzekin txontxongilo errazak egiteko.
Antzerkia bukatu ondoren Aranburu Jauregian dagoen txotxongilo erakusketara joan gara.Aurten Japonekoak ekarri dituzte. Benetan ikusgarriak dira.
Azkenik autobusez Altzora itzuli gara eta ondoren etxera joan gara bazkaltzera.













Egileak: Naroa eta Mikel

EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU

Ostiralean, Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu Altzon, gure eskolan. Horretarako bertso batzuk prestatu ditugu hasiera emateko. Ondoren, euskararen eguna zergatik ospatu behar dugun pentstzen aritu gara. Gurasoek eta guk pentsatutako aldarrikapenak irakurriko ditugu. Amaitzeko, Euskal Herrian Euskaraz kantatuko dugu denok elkarrekin. Hemen dituzue guk osatutako bertsoak:

Egunon eta ongi etorri


Imaz bertsolari eskola

Gaur Euskararen eguna dugu

ta hasi nahi dugu hola:

badakigu euskaraz bizitzen

oso erraz ez dagola

irtenbideak nahi genituzke

baina nondik eta nola?


Altzon euskaraz bizi gaitezke

goizetik iluntzeraino

baina aski da bidaiatzea

jar zagun Tolosaraino

teorian biztanle gehienak

euskaldunak dira baino

erdara gehio iristen zaigu

gure belarritaraino.


Dendariak, dentista, mediku

teknikari, mekaniko...

arratsalde on” esan ezkero

ez digute ulertuko

euskera arrotza egiten zaie

ez berena ez gertuko

bide hortatik euskalduntzea

inoiz ez dute lortuko.


Euskaldunok maite behar degu

gure hizkuntza kuttuna

argi daukagu euskalduntzen da

berez horixe nahi duna

baino oraingoz oso urrun dago

Euskal Herri euskalduna

errespetuzko jarrera dugu

behintzat eskatzen duguna.


Euskal Herriak esan nahi badu

euskara dunen herria

gure hizkuntza zahar maitea

du herriak oinarria

euskaldunduaz osa dezagun

Euskal Herri bat berria

Altzotik Tolosaldea eta

hemendik Euskal Herria.