2011/04/04

KUTXA ESPAZIORA BISITA

Martxoak 31-ean eskolan landutako Unibertsoaren gaia bukatzeko, Donostiako Kutxa Espaziora joan ginen LH eta HH-ko 4 eta 5 urteko gelakoak. Bezperan, guk 5. eta 6. mailakoak, Unibertsoaren inguruan eginiko lana eskolako beste ikaslei azaldu genien .
Eskolatik 9:15-ean abiatu ginen eta 10:00 aldera iritsi ginen. Kutxa Espazioan 3,4,5, eta 6. mailakoak planetariumera joan ginen, 4 eta 5 urtekoak bisita gidatua egitera joan ziren bitartean eta 1. eta 2. mailakoak zentzumen tailerrera. Guri planetariumean Eguzki Sistemari buruzko bideo bat erakutsi ziguten Kartoizko espaziontzia izenekoa , 40 minutu inguru iraun zuen. Bideo horretan planeten, sateliten eta astroen ezaugarri asko ikasi genituen. Planetariumetik atera ondoren hamaiketakoa jateko 10 bat minutu utzi zizkiguten urtaroen tailerretara joan aurretik. Hamaiketakoa jan ondoren tailerretara joan ginen eta han urtaroen hainbat ezaugarri erakutsi zizkiguten eta fitxa bat ere bete genuen power point baten laguntzaz. 3. eta 4. mailakoak Uraren zikloaren tailerra egin zuten eta 1. eta 2. mailakoak planetariumera joan ziren txikiekin batera. 12:00-etan autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen.

OSO ONDO PASA GENUEN KUTXA ESPAZIOAN!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario