2011/04/05

zientzia museora bisita



KUTXA ESPAZIORA BISITA

Martxoaren 31, ostegunean, 2-3 urteko ikasleak izan ezik, zientzia museora joan ginen.





Planetariuma sartu eta ezustea!!!! Zerua ematen zuen.

Bapatean unibertsoari buruzko istorioa entzun genuen.

Egun batean baziren neska bat eta mutil bat unibertsoa ikusi nahi zutenak. Horretarako kartoizko espaziontzia egin zuten.Magia bidez unibertsoa ikusi zuten:planetak,izarrak,galaxiak…


ARTIZARRA

Eguzkitik gertuen dagoen 2. planeta da.

JUPITER

Planetarik handiena da.

LURRA

Planeta honetan gu bizi gara.

MARTE

2 satelite dauzka.

MERKURIO

Eguzkitik gertuen dagoena da.

NEPTUNO

Urdina da.

SATURNO

Izotz eta hautsezko eraztunak ditu.

URANO

Voyager II ak 10 satelite aurkitu zizkion.


Planetarioan sartu aurretik tailer bat egin genuen:



ZENTZUMEN TAILERRA


1. USAIMENA –Olatz monitoreak bastontzitoak busti eta usaiak eman zizkigun.

2. ENTZUMENA -Olatzek istorio bat kontatu zigun zarata batzuk atereaz: Euria,kazkabarra,zaldia,erlojua...eta azaldu zigun nola egiten zituen hots horiek.

Gero parekoari eztarrian eskua jarri eta dardara antzeman genuen hitz egiten zuen bitartean.

3. IKUSMENA: Itsuena egin genuen eta laberintoan

ibili ginen begiak itxita.Parekoari begi niniak ikusi genizkion. Begiak engainatu ere egin genituen.

4.UKIMENA:Begiak tapatu eta asmatu egin behar genuen zein pertsona ukitzen genuen.

Oso ondo pasatu genuen bisita interesgarria izan zelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario