2011/04/12

Oikiako lagunak ezagutuz Flyschak ikusi

Apirilaren 10 ean, astelehena, Zumaiara joan ginen Oikiako lagunak ezagutzera eta bidaia aprobetxatuz Zumaiako Flyschak ikusi genituen. Lehenengo,Oikiako lagunak jaso eta autobusean Algorriko museora joan ginen. Han Flyschak zer ziren, nola sortu ziren... azaldu ziguten. Ondoren, Plaza txiki batean hamaiketakoa jan genuen eta jolasten ibili ginen. Hamaiketakoa jan eta gero Flyschak ikustera joan ginen oinez, han gauza interesgarri asko esplikatu zizkigun Ainarak. Flyschak ikusi eta gero San telmo ermitara joan ginen, han jolas batzuk egin genituen: Lehenengo jokua pistak eman eta ze fosil zen asmatu behar genuen eta bigarrena ermitan zeuden fosilak bilatzea izan zen. 12:00ak aldera Itzurun ondartzara joan ginen beste Flysch batzuk ikustera. 13:15etan Oikiara joan ginen bazkaltzera han pixkat futbolean ibili eta bueltatu egin ginen.
Oikiako lagunak oso jatorrak iruditu zaizkigu eta zihur Almerian o
so ongi pasako dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario