2011/04/07

OLINPIADA TXIKIAK



OLINPIADAK Apirilak batean Berazubira joan ginen eskola txikien olinpiadetan parte hartzera. 3.,4.,5.eta 6. mailako guztiak joan ginen eskola txiki guztietatik.

Guztien artean 250 ikasle inguru bildu ginen. Jokuak 5 eremu desberdinetan banatu ziren:

- Errelebotan egitekoak, hesien lasterketa, zaku-karrera, koskolen bilketa, 60 metroko lasterketa eta txingak.

- Frontoian, zestapuntan baino txokotan ibili ginen.

- Teniseko pisten inguruan, soka-tiran eta briletean aritu ginen.

- Futbol zelaiaren beste aldean, luzera jauziko saiakerak egin genituen eta baita ere pisu jaurtiketa.

11:00aldera hamaiketakoa banatu ziguten, gailetak eta zumoa.

12:15etan denak bildu eta Berazubiri buelta osoa eman genion korrika.

12:30etan autobusa bila etorri zitzaigun eta etxera bueltatu ginen bazkaltzera.


PRIMERAN PASA GENUEN!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario