2012/12/20

1.go hiruhilekoa bukatu da

Kaixo guztioi, 1.hiruhilekoa bukatzear dagoen honetan azken astean murgilduta gaude. Beti bezala ekintza asko  dauzkagu gure egitarauan. Abenduak 18, asteartea, Bilboko PINera joan ginen eguna pasatzera, ederki pasa genuen eta arratsaldeko sei terdiak aldera iritsi ginen Altzora.
 Abenduak 20, osteguna, hirurak aldera Olentzero etorriko da eskolara opariak banatzera. Hori bukatu ondoren merienda goxo goxoa izango dugu guraso elkarteak eskainita herriko elkartean.
Azken hiruhileko proiektuak ikusgai egongo dira ostegunean eta ostiralean eskolan eta guztiok gonbidatuta zaudete, oso lan politak egin baititugu . Gu adibidez 3.ziklokoak BESTE LURRALDEAK aztertzen aritu gara eta asko ikasi dugu.
Bestalde, bihar Sto Tomas eguna dela eta goizean gurasoen eskutik eskolan txistorra izango dugu jateko. Baino aurretik, herriko zenbait pertsona helduengana gerturatuko gara bertso batzuk kantatzera eta bide batez, bigarren hiruhilekoan eskolara gerturatzeko gonbidapena luzatuko diegu garai bateko kontu zaharrak kontatzeko eta horrela proiektu berria martxan jartzeko.

    Bukatzeko Gabon Zoriontsuak pasa eta Urte Berri on guztioi!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario