2012/12/19

ATAUNEN HASI ETA KOBAZULOETAKO GIZAKIENGANAINO

1.zikloan , azalpen testua lantzeko aitzakiarekin, proiektu interesgarria izan da landu duguna. Tituluak jasotzen duen bezala, Ataundik hasi ginen lan honetan, bi eguneko irteera, bertara, eta Aralar aldera egin genuela aprobetxatuz. 

Joxe Migel Barandiaran nor zen jakin eta berak egindakoa ezagutu ondoren, Euskal Herriko kobazuloetaraino iritsi ginen.

Kobazulo bat ere eraiki genuen, Lezetxiki izena jarri geniona. 

Lezetxikiri buruzko informazioa eskuratu eta aztertuz, Arrasateko koba honetan aurkitutako aztarnak eta, bertan , garai desberdinetan, egondako gizaki espezie desberdinei buruz asko ikasi dugu:  Gizaki horien ezaugarriak eta bizimodua , alegia, Homo Heidelbergensis
( Heidelbergen gizakiarena), Homo Neandertalensis ( Neandertal gizakiarena) eta Homo Sapiens ( Cromagnon gizakiarena).

Gai hau jorratzeko, ezinbestekoak izan zaizkigu, interneta , eskolako liburuak eta etxeetatik eman diguzuen laguntza, informazioa osatzeko edota ikasleei eskatutako materiala eskuratzeko.

Ondorengo argazkiak proiektuaren bukaera erakusten dute, ea zer iruditzen zaizkizuen!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario