2012/12/05

EUSKARAREN EGUNA eta SANTA BARBARA EGUNA



Atzo abenduak 3 astelehena, euskeraren eguna izan zen, eta hori dela eta  jaialdi bat egin genuen eskolan . Dakizuen bezala, 1949. urtean hasi ziren euskararen eguna ospatzen. Guztiz lotuta dago Xabier Frantzisko Deunarekin. 1552ko abenduaren 3an hil baitzen , eta kondairak dionez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz Bertsoak, abestiak, aldarrikapenak irakurri.....  genituen. Gonbidatuak ( gurasoak, aiton-amonak...)  12:00-etarako hemen zeuden eta bai asko etorri ere! Benetan eskertzen dugu zuen parte hartzea.
  SANTA BARBARA EGUNA
Abenduak 4ean, Santa Barbara eguna izaten da eta guk eskolan ospatzeko Santa Barbara ermitera joaten gara, kanpaiak jotzera. Kanpaiak bakoitzaren urteak eta bat gehiago jotzen dira. Kanpaiak jo ondoren Gorrotxategiko txokolatinak ematen dituzte jateko. Santa Barbara III. mendeko amabirjina izan zen. Euskal Herrian tximistengatik babesteko erabiltzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario