2012/12/05

GUK ERE TAPOIAK BILDUKO DITUGU MARKELENTZAT

Atzo Abenduak 4, arratsaldean Markel etorri zen, bera Zumarragan bizi da, 12 urte ditu eta "piel de mariposa" izeneko gaixotasun arraro batekin jaio zen.Azala erortzen zaio eta horregatik bendak jarrita ibiltzen da. Bera, aita eta amarekin etorri zen, txakurra era ekarri zuten, Antxoa du izena eta zakur laguntzailea da; lurretik gauzak jaso, ateak irekitzen eta argiak itzaltzen edo pizten laguntzen dio. Orain lokarriak askatzen ikasten ari da Antxoa (txakurra).Txakur honek bi urte daramatza Markelekin eta biak lagun ezin hobeak dira. "Piel de mariposa" gaisotasunak gauza asko galarazten dizkio eta laguntzaile bat behar izaten du eskolan.
Markelek bere gaisotasuna dela eta diru asko behar du, plastikozko tapoien bilketa horietatik zerbait jasotzen du : bidaietarako, gurpildun aulkirako, kotxe berrirako eta hotel etarako ebakuntzak egitera joaten denean, askotan Bartzelonara. Tona bat jaso ezkero 250 € lortzen ditu. Beraz, denon artean ea lortzen dugun tapoi asko biltzea!



Ederki pasa genuen berarekin solasean eta gauza asko ikasi genuen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario