2017/02/21

BADATOZ INAUTERIAK!!!!!


Azkenean iritsi dira, hain gustoko ditugun inauteri festak. Aurten Euskal mitologia aukeratu dugu eta horrekin batera dantzak eta bertsoak asmatu ditugu.

Egitaraua:



Asteazkena

14.30etan kalejira herrian zehar eta plazan dantza bat. Ondoren eskolako patioan prestatu dugun emanaldia. eta bukatzeko herriko elkartean, Guraso Elkarteak eskainitako merienda gozoa.



Osteguna

Goizean, bakoitzak nahi duen mozorroa ekarriko du, gero txistorra pintxoa jango dugu eta amaitzeko, psikomotrizitate gelan mozorro desfilea.

Gogoan izan, gero jai egun batzuk izango ditugula, besteak beste Tolosako inauteriez disfrutatzeko. Berriro ere hurrengo ostegunean ikusiko dugu elkar.

ONDO PASA!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario