2017/02/16

Toti Martinez De Lezea eskolan

Aste honetan, otsailak 14ean, Toti Martinez de Lezea idazlea gure eskolara etorri da. Bere etorrera  aprobetxatuz eta mitologiako lanketa egiten ari garenez, Lizartza eta Ikaztegietako ikasle eta irakasleak gonbidatu ditugu.
Pili Zubiarrainen bidez etorri zaigu Toti ezagutzeko aukera. Idazle ospetsu honek mitologiaz asko dakienez, hainbat elezahar kontatu dizkigu euskaraz eta gaztelaniaz. Gaztelaniaz hobeto moldatzen den arren, badakizki beste hainbat hizkuntza ere: alemaniera, frantsesa eta ingelesa. Euskaraz ederki ulertzen badu ere hitz egitea gehiago kostatzen zaio.
Mitologiaz gain, bere bizitzari buruz ere hitz egin digu, adibidez Nur bere biloba dela eta liburuan agertzen diren hainbat pertsonai bere familiakoak direla. Nur eta bere gurasoak, liburuan bezala, Txinan bizi direla eta bere senarra den Alberto Alemanian bizitzen zegoenean ezagutu zuela.
Saioa bukatu aurretik, hainbat galdera egiteko aukera izan dugu eta saioari amaiera eman diogu  geneuzkan liburuetan sinadura eginez.
Oso gustura egon gara  berari entzuten, oso emakume jatorra, jakintsua, atsegina eta gertukoa dela iruditu zaigu. Benetan eskerrik asko Toti eskainitako saio eder honengatik. Hemendik aurrera jarraituko dugu zure liburuak irakurtzen.
3.Zikloko ikasleak.😀 TOTI MARTINEZ DE LEZEA on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario