2017/02/03

ORDIZIAKO AZOKAN

Otsailaren 1ean Ordiziara  joan ginen HH 4-5 urtekoak eta LH 1-2 gelakoak.  Gauza  asko ikasi genituen.

D´elikatuz-era joan eta 2 talde egin genituen, 1. taldea Maiderrekin eta 2. taldea Idoiarekin.
Azokara joan ginen eta bertako baserritarren produktuak erosi genituen. Lehenengo taldeak ogi bat, ardi gazta eta arrautza dozena bat erosi zituen, eta bigarren taldeak letxuga bat, hiru porru, intxaur kilo erdia eta Errezil-sagar kilo bat.

Bukatzeko, D´elikatuz zentrora bueltatu ginen eta ELIKAGAIEN PIRAMIDEA ikusi genuen. Honi buruz gelan gehiago ikasiko dugu. 


Autobusa hartu aurretik, parkean ordu erdiz jolasteko aukera ere izan genuen, goiza ongi bukatzeko.


1 comentario: