2011/02/22

INAUTERIAK


Kaixo gu 1.eta 2. mailako ikasleak gara. Inauterietarako mozorroak prestatzen ari gara . Abaltzisketako txantxoz mozorrotuko gara inauteri egunean. Hona hemen txantxoen argazkia eta historia.



Gazte talde batek herriko baserriak pasatzen ditu makil dantza bat eginez inauteri igandean. Taldea 8 edo 12 dantzariek, akordeoi joleak, zesteruak eta nagusiak osatzen dute.Baserrira iritsi aurretik nagusiak adarra jotzen du. Baserriko umeak kanpora atera eta abesten dute:

Txantxo mala kasta
Ipurdian ardatza
Kolkoan ardoa
Txantxo pikaroa

Erratza pasatzen dute dantza egin behar duten lekuan.Ondoren dantza egiten dute . Amaitutakoan baserritarrek edaria eskaintzen diete. Herriko plazan bazkaltzen dute. Bildutako dirua otorduak egiteko eta arropa berritzeko erabiltzen dute.
Alkandora eta galtza zuriak, gorbata beltza, gerriko gorria , 2 zapi sorbaldan gurutzatuta… janzten dituzte txantxoek.Garai batean jeneroa biltzen zuten (arrautzak,babarrunak…)ostatuan saldu eta diru horrekin bapo afaldu eta festak antolatzen zituzten.
Gerraurreko txantxoak Abaltzisketan Zaldibian, Orendainen... ibiltzen ziren txistulariarekin.


1 comentario: