2011/02/24

ZIRIPOT


Ziripot, Lantzeko pertsonaia bat da.
Gorputza, lastoz beteriko zakuekin estalia
du eta baldar ibiltzen da makil luze batekin.
Aurpegia estalirik darama eta emakume itxura
ematen dion kapela erabiltzen du (ez beti).
Ziri Potolo ere deitzen zaio. Zaldiko eta
Miel Otxinekin batera inauterietako pertsonaia
nagusiak dira. Zaldikok eraso eginda, lurrera
erortzen da eta beste pertsonek zutitzen laguntzen
diote par eta irain artean.

Ziripot ipuinak kontatzen zituen eskale
lasai bat zen, baina Zaldiko eta Miel Otxinek
irabaziak lapurtu egiten zizkioten Ziripoten
motel izaera aprobetxatuz. Nazkaturik
Zaldiko eta Miel Otxini buruzko kontu lazgarriak
asmatu eta herriari kontatzen hasi zen.
Herritarrek pasarte Haiek entzunda Zaldiko
Eta Miel Otxin harrapatu eta erre egin zituzten.
Diotenez, Ziripot damuturik, Lantzeko inguru
haietatik ihes egin zuen.















































No hay comentarios:

Publicar un comentario