2011/02/14

EUSKAL INAUTRIEI BURUZKO AURKEZPENA



Gaur goizean, Otsailak 14 Euskal Inauteriei buruzko power pointak aurkeztu ditugu jangelan, ikasle eta irakasle guztien aurrean.
Egun asko egon gara Euskal inauterietako pertsonaien informazioa bilatzen, irakurtzen, azalpen testuak egiten eta Power pointak osatzen. Hauek dira landu ditugun pertsonaiak: Markitox, Zaku-Zaharrak, Txantxoak eta Atorrak. Gela guztiak hartu du parte. Lana banatu dugu denen artean eta binaka osatu dugu informazio guztia.
Aurkezpena egin aurretik hainbat ensaio egin ditugu gelan, gelakideen aurrean. Baina esan behar dugu idatziz egitea errezagoa dela ahoz jendeari azaltzea baino.
Lan asko eman digu hau dena egiteak baina azkenean ondo atera zaigula uste dugu eta gainera gauza asko ikasi ditugu!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario